Marokora egindako bidaia, sekulako gogorrena

Karkara.eus 2013ko urriaren 3a

Zaharren Babeslekukoek esperientzia latza pasa dute aurtengo bidaian

Aurreko astean itzuli ziren Marokotik Oriora Zaharren Babeslekuko bidaiariak. Beste urteetako esperientzia gozorik ez dute izan, ordea, aurtengoan. Gazitik askoz ere gehiago izan du Afrikako lurretan egin duten bidaiak.

Torremolinosen –Malaga– hasi zuten bidaia eta Algecirasen itsasontzia hartuta pasa ziren Marokora. Lehen hiru egunak Fezen pasa zituzten. Bidaiaren hasiera izateko benetako miseria eta irudi latzak ikusi genituen bertan. Orain dela 50 urte hemen bizi ginen bezalako egoera ikusiko genuela esan ziguten, baina askoz txarragoa izan zen, kontatu digu Txomin Iribar Babeslekuko presidenteak.

Fezeko kaleetan lau gida izan zituzten: euskaldun bat, marokoar bat eta bi laguntzaile. Laguntzaileen zeregina garbia zen: egoera gogorrena bizi zuten auzo eta kaleetara ez desbideratzea, bestela ere egoera nahiko gogorra zelako.

Fezen larrugintzan aritzen ziren auzo batean izan ginen –jarraitu du Iribarrek–. Benetan usain fuertea sumatzen zen, eta hara sartzerako eman zizkiguten menda hostoak usain horri aurre egiteko zirela konturatu ginen aurrerago. Larruak tindatzen-eta ibiltzen ziren mutil gazteak oinak uretan sartuta. Guk horrelako irudiak noizbait ikusi baditugu, zineman izango zen.

Marrakexen askoz hobeto ibili ziren. Pobre xamarra iruditu arren plaza handiak eta jendez gainezka zirela gogoratzen du Iribarrek. Kategoriako hoteletan izan ziren, 4-5 izarrekoetan, beti ere egonaldia atsegina izango zela ziurtatuz.

Iribarrek kontatu digunez sekulako afaria eta sabel dantza ikuskizunaz gozatu zuten Marrakexen. Merkatu plaza sekulakoa da, hain handirik ez dut ikusi sekula. Etxe zahar bat bisitatzeko aukera ere izan genuen. Han tea, eztia, mantekila eta ogia eman zizkiguten. Sei familia bizi ziren etxe hartan, pobrezian, eta hala ere gu oso ongi hartu gintuzten. Ateratzerakoan propina utzi genien eta negarrez, guztiz unkituta gelditu ziren.

Casablancan izan zuten meskita bisitatzeko aukera bakarra. Berria zen, eta ordainduta bazen ere, sartzeko aukera izan zuten eta haren edertasunarekin txundituta geratu ziren. Toki ederrean omen zegoen, itsasoari begira.

Hasiera eta bukaera gogorrak
Bidaiaren bukaera, ordea, oso gogorra izan zen berriz ere, hasiera bezala. Tangerren izan ziren eta semaforoetan, autobusa geldik zegoen uneetan, 12tik 18 urtera bitarteko umeak autobus azpira sartu eta zintzilik jartzen ikusi zituzten. Haien desio bakarra, Europara pasatzea.

Gure artean larritasuna bizi izan genuen. Beste gidari batek aparkaleku pribatu batetara eraman gintuen, baina han ere haur bat aurrean…

Mugara iritsi ginenean poliziek eskanerra erabili zuten eta erregaiaren depositu gainean bi mutiko, 13 eta 17 urtekoak, aurkitu zituen. Saiakera asko egindakoak, bukatu du Iribarrek.

Berriz ere Torremolinosera itzuli ziren eta han lasaitasuna berreskuratu. Ez dute berehalakoan ahaztuko Marokorako bidaia Orioko Zaharren Babeslekuko bidaiariek.

Zaharren Babeslekukoek esperientzia latza pasa dute aurtengo bidaian

Aurreko astean itzuli ziren Marokotik Oriora Zaharren Babeslekuko bidaiariak. Beste urteetako esperientzia gozorik ez dute izan, ordea, aurtengoan. Gazitik askoz ere gehiago izan du Afrikako lurretan egin duten bidaiak.

Torremolinosen –Malaga– hasi zuten bidaia eta Algecirasen itsasontzia hartuta pasa ziren Marokora. Lehen hiru egunak Fezen pasa zituzten. Bidaiaren hasiera izateko benetako miseria eta irudi latzak ikusi genituen bertan. Orain dela 50 urte hemen bizi ginen bezalako egoera ikusiko genuela esan ziguten, baina askoz txarragoa izan zen, kontatu digu Txomin Iribar Babeslekuko presidenteak.

Fezeko kaleetan lau gida izan zituzten: euskaldun bat, marokoar bat eta bi laguntzaile. Laguntzaileen zeregina garbia zen: egoera gogorrena bizi zuten auzo eta kaleetara ez desbideratzea, bestela ere egoera nahiko gogorra zelako.

Fezen larrugintzan aritzen ziren auzo batean izan ginen –jarraitu du Iribarrek–. Benetan usain fuertea sumatzen zen, eta hara sartzerako eman zizkiguten menda hostoak usain horri aurre egiteko zirela konturatu ginen aurrerago. Larruak tindatzen-eta ibiltzen ziren mutil gazteak oinak uretan sartuta. Guk horrelako irudiak noizbait ikusi baditugu, zineman izango zen.

Marrakexen askoz hobeto ibili ziren. Pobre xamarra iruditu arren plaza handiak eta jendez gainezka zirela gogoratzen du Iribarrek. Kategoriako hoteletan izan ziren, 4-5 izarrekoetan, beti ere egonaldia atsegina izango zela ziurtatuz.

Iribarrek kontatu digunez sekulako afaria eta sabel dantza ikuskizunaz gozatu zuten Marrakexen. Merkatu plaza sekulakoa da, hain handirik ez dut ikusi sekula. Etxe zahar bat bisitatzeko aukera ere izan genuen. Han tea, eztia, mantekila eta ogia eman zizkiguten. Sei familia bizi ziren etxe hartan, pobrezian, eta hala ere gu oso ongi hartu gintuzten. Ateratzerakoan propina utzi genien eta negarrez, guztiz unkituta gelditu ziren.

Casablancan izan zuten meskita bisitatzeko aukera bakarra. Berria zen, eta ordainduta bazen ere, sartzeko aukera izan zuten eta haren edertasunarekin txundituta geratu ziren. Toki ederrean omen zegoen, itsasoari begira.

Hasiera eta bukaera gogorrak
Bidaiaren bukaera, ordea, oso gogorra izan zen berriz ere, hasiera bezala. Tangerren izan ziren eta semaforoetan, autobusa geldik zegoen uneetan, 12tik 18 urtera bitarteko umeak autobus azpira sartu eta zintzilik jartzen ikusi zituzten. Haien desio bakarra, Europara pasatzea.

Gure artean larritasuna bizi izan genuen. Beste gidari batek aparkaleku pribatu batetara eraman gintuen, baina han ere haur bat aurrean… Mugara iritsi ginenean poliziek eskanerra erabili zuten eta erregaiaren depositu gainean bi mutiko, 13 eta 17 urtekoak, aurkitu zituen. Saiakera asko egindakoak, bukatu du Iribarrek.

Berriz ere Torremolinosera itzuli ziren eta han lasaitasuna berreskuratu. Ez dute berehalakoan ahaztuko Marokorako bidaia Orioko Zaharren Babeslekuko bidaiariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide