Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo plenoan eman zuten horren berri. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak adierazi zuenez, «arrazoi guztiz pertsonalak tarteko» utzi du kargua.
Alkateak bere izenean eta EH Bilduko Azpeitiko udal taldearen izenean eskerrak helarazi zizkion Jauregiri. «Eskertzekoa da udaleko edozein eremutan egindako lana, baita bere garaian EH Bilduko zerrendan aurkezteko erakutsitako adorea ere. Bere bidean onena desio diogu».
Jauregi zeinek ordezkatuko duen ez zuten zehaztu EH Bilduko ordezkariek, eta oraindik horretarako tramiteak hasi gabe daudela adierazi zuten.