Sutea izan da Abitain baserriaren inguruan

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko urriaren 2a

Hilerritik gora joanda, Abitain baserriaren inguruan, sutea izan da gaur eguerdian. Ertzainek jakinarazi dutenez, sastrakak erretzen ari zirela zabaldu da sua. Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera, eta ertzainak eta udaltzainak ere bertaratu dira. Lur sail bat erre da, baina ez da inor zauritu ezbeharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide