Zaila zuen helburua Aritz Aranburu surflari zarauztarrak: Kelly Slater txapeldun handiari irabaztea. Baina ezin izan du. Estatubatuarrak puntuazio altuagoa eskuratu du Quicksilver Pro France txapelketan zarauztarraren kontra jokatutako txandan. 11.50 puntu eskuratu ditu Slaterrek, eta 9.37 puntu Aranburuk.
Zarauztarra gonbidatu gisa ari da parte hartzen Hossegorreko norgehiagokan, munduko 32 surflari onenekin batera.