Joseba Unanue Gipuzkoako Kopako txapeldun

Karkara.eus 2013ko urriaren 2a

Gipuzkoako selekzioarekin parte hartzeko txartela ere irabazi du oriotarrak

Joseba Unanuek maila onean jarraitzen du urtea joan eta urtea etorri dardo txapelketetan. Aurreko igandean, irailaren 29an, Hernanin jokatu zen Gipuzkoako Kopan txapelduna iz...

Gipuzkoako selekzioarekin parte hartzeko txartela ere irabazi du oriotarrak

Joseba Unanuek maila onean jarraitzen du urtea joan eta urtea etorri dardo txapelketetan. Aurreko igandean, irailaren 29an, Hernanin jokatu zen Gipuzkoako Kopan txapelduna izan zen oriotarra.

Guztira 32 dardo jaurtitzailek hartu zuten parte eta Unanue izan zen onena, finalean Gorka Armentia hernaniarraren kontra irabazi eta gero. Hala, emaitza horri esker, Gipuzkoako selekzioarekin Nafarroakoaren kontra jokatuko du datorren azaroan txapelketako podiuma osatu zuten beste bi jaurtitzaileekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide