Elkar-ekin taldearen oharra, Eneko Ibargureni babesa eskainiz

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 1a

Elkar-ekin taldetik Herrira-ren inguruan eman diren atxiloketak salatzeaz gain, bereziki gure herritar eta taldekide den Eneko Ibarguren Kurku-ri gure babes eta berotasun osoa adierazi nahi diogu komunikatu honen bitartez. Honekin, gure taldean Kurkuk Azpeitiarekiko eta bertako arazo sozialekiko erakutsitako konpromisoa goraipatu nahi dugu, elkartasunean oinarritutako Azpeitia berri eta justu bat eraikitzeko duen gogoa eta horretan jarritako indarra. Bizi ditugun garaietan honelako atxiloketak lekurik ez dutela eta honelako pertsonak herrian behar-beharrezkoak ditugula sinesten dugu, eskubideen alde borrokan, azpeitiarrongatik lanean. Euskal herrian, Azpeitian eta Elkar-ekinen behar dugulako, egunotan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei. Animo Kurku!!! Zurekin gaude!!!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide