Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txipistrin Aisialdi Taldeak abiatu du ikasturte berria. Talde horrek antolatutako ekintzetan parte hartu nahi duten LH eta DBHko ikasleek izena eman beharko dute ostiralean. Horretarako Zuberoa kalean duten lokalera bertaratu beharko da, 12. zenbakira, 17:00 - 19:00 bitartean. Datorren astean, hilaren 12an Oriora irteera egingo dute begiraleek DBHko gazteekin batera. 10:00etan elkartuko dira parte-hartzaileak lokal horretan.