Aritz Aranburuk Kelly Slater izango du aurkari Quiksilver Pro France txapelketan, bihar

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 1a

Aritz Aranburu, Quiksilver Pro France txapelketan. Olatu faltagatik hainbat egunez geldirik egon ondoren, bihar berriro ere Quiksilver Pro France txapelketari helduko diote. Hirugarren errondan murgilduko dira bete-betean surflarian, eta horien artean Aritz Aranburu surflari zarauztarra; gonbidatu gisa lehiatzen ari da, munduko 32 surflari onenekin batera. Aranburuk zazpigarren txandan sartuko da uretara, eta Kelly Slater txapeldun handia izango du aurrez aurre.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide