Ostegunean ez dute jantoki beganoa egingo Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 1a

Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika eraberritzen ari dira herritarrak, auzolanean. Hori dela eta, urteurrena bitartean (urriaren 30ean beteko ditu zortzi urte) ez dute ekitaldirik egingo bertan. Ildo horretatik, ez da jantoki beganorik izango bihar. Azaroan egingo dute hurrengoa, ohi bezala hilabeteko lehenbiziko ostegunean. Bestalde, ekitaldirik egon ez arren,  gaztetxeko ateak zabalik izango dira lanetan lagundu nahi dutenentzat, egunero. Asteazkenero 19:00etan bilerak egingo dituzte obren inguruan hitz egiteko, eta larunbatetan egingo dituzte lanik handienak, 10:00etatik aurrera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide