Gaur egungo eta etorkizuneko euskaldunak hizketagai osteguneko Kike Amonarrizen hitzaldian

Karkara.eus 2013ko urriaren 1a

Salatxo aretoan izango da, urriaren 3an, 19:00etan hasita

Euskaraz bizi-bizi kanpainak aurrera jarraitzen du. Bideoaren grabaketa ia bukatuta dute eta, orain, datorren ostegunerako, urriaren 3rako, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezle ezagunaren...

Salatxo aretoan izango da, urriaren 3an, 19:00etan hasita

Euskaraz bizi-bizi kanpainak aurrera jarraitzen du. Bideoaren grabaketa ia bukatuta dute eta, orain, datorren ostegunerako, urriaren 3rako, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezle ezagunaren hitzaldia antolatu dute.

XXI. mendeko oriotar euskaldunak. Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada! da solasaldiaren izenburua eta Orioko Salatxo aretoan, eliza azpian dagoen horretan, 19:00etan hasita izango da.

Hitzaldia, esan bezala, Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren baitan egingo da, eta kanpainaren helburu nagusia herritarren artean hizkuntzari buruzko kontzientziazioa suspertzea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide