[Sasoian.info] Zumaiako Udalak antolatuta, XVIII. Zakila Bira jokatuko da larunbat arratsaldean. Lasterkariak Erribera kaletik abiatuko dira, 17:00etan, eta ibilbideari itzulia –Arroa, Iraeta, Aizarnazabal eta Oikia– eman ondoren, Zumaian helmugaratuko dira. Izena www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke, 15 euro ordainduta; izen-emate itxiera urriaren 5an, 12:00etan, bukatuko da. Probako egunean 17 euro balioko du. Parte-hartzea 600 lagunetara mugatu dute, eta dagoeneko 300 korrikalarik eman dute izena. Zakila Birako denborak Behobia-Donostia lasterketan dortsalak lortzeko baliagarriak izango dira.