Bosgarren urtez jarraian, psikomotrizitate saioak emango dituzte Eider Salegik eta Gurutze Yarzak Ikastolako psikomotrizitate gelan. Hiru urte dituzten umeetatik hasi eta zazpi urte bitarteko umeek hartu dezakete parte saioetan.
Gaur, urriaren 1a, hasi eta maiatzaren 27a arte astean behin izango dira saioak, nahiz eta ordutegia bi egunetara zabaltzen duten maila desberdinetako haurrekin jarduteko:
– Astelehena 17:00 - 18:30: HH 3 - HH 4
– Asteartea 17:00 - 18:30: HH 5 - LH 1
Hileko 30 euro balio dute saioek eta izena emateko edo zalantzak argitzeko 659 461 359 edo 626 551 577 zenbakietara deitu edo mugituzelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.