Patxi Santamariaren "Aktibo toxikoa" lana ostiral honetan Kultur Etxean

Karkara.eus 2013ko urriaren 1a

Aktore zarauztarra ezaguna da Orion antzerki-tailerrak emateagatik

Krisiak harrapatu duen gizon baten

papera jokatzen du, umorez, Patxi Santamaria aktore zarauztarrak Aktibo toxikoa lanean. Mundua antolatzeko modu ezberdin bat

aldarrikatzen du, ese...

Aktore zarauztarra ezaguna da Orion antzerki-tailerrak emateagatik

Krisiak harrapatu duen gizon baten papera jokatzen du, umorez, Patxi Santamaria aktore zarauztarrak Aktibo toxikoa lanean. Mundua antolatzeko modu ezberdin bat aldarrikatzen du, esentzialago bat, egungo mozorro eta eroskeria agerikoaren ordez.

Antzerki-lana ostiral honetan, urriaren 4a, Kultur Etxeko areto nagusian izango da, 22:30ean hasita.

Sarrera doan da baina, aurrekoetan bezala, aldez aurretik jaso behar da kultur etxean. Udalak 110 gonbita prestatu ditu eta doan banatuko ditu agortzen diren arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide