Udalak herriko eragile eta boluntario taldeekin antolatu du Tipi Tapa programa, eta adineko pertsonekin paseoak egingo dituzte boluntarioek. Urriaren 9an hasiko da martxan ekimena, eta asteazkenero egingo dituzte Loiola aldera irteerak. Paseoetan parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuek sailera, 043 15 71 92 telefonora, deitu behar dute.