Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriraren kontrako operazioa salatu eta atxilotua izan den Eneko Ibarguren herrikideari babesa eta elkartasuna helarazteko manifestazioa egin da gaur (astelehena) arratsaldean Azpeitian. Bertan ehunka lagunek hartu dute parte. Aurretik, batzar informatiboa egin dute eta bertan Ibargurenen arrebak hitz egin du, esan du une honetan Eneko non dagoen ez dakitela eta abokatuak azaldu diotenez atxilotutakoak ostegunean hasiko direla Espainiako Audientzia Nazionaletik pasatzen.