Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa onartzeko aurkeztuko dute bihar plenoan

Nerea Uranga 2013ko irailaren 30a

Bihar, asteartea, ohiko udal bilkura egingo dute Azpeitiko udaletxean, 19:30ean. Bertan landuko duten gai zerrenda honakoa da: uztailaren 2an egindako plenoko akta onartzea; Juana Jauregi Zendoia zinegotziaren errenuntzia onartzea; Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa onartzea; 2013ko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketa; Azpeitirako zarata mapa egingo dela kontu ematea; kultur arloko diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzea; festa arloko diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzea; euskara suspertzeko honako diru laguntzak arautzeko hitzarmenak (Uztarria eta Hitza); gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal laguntzak; 2014. urterako langileen jai egunen egutegian Azpeitiko jai egunen berri ematea; 2013ko urtarrilean, otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea; eta, galderak eta erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide