Zumaiako Udal Gobernuak Nagore Garcia "lehenbailehen" askatzeko eskatu du

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 30a

Ondorengo testua jarri du Zumaiako Udalak Zumaia.net webgunean: "Zumaiako Udal Gobernuak gaur goizean Herrira mugimenduaren kontra eginiko operazioa salatu nahi du, eta operazio horretan atxilotutako Nagore Garcia zumaiarrari eta bere gertukoei babes osoa azaldu nahi die. Hala, Garcia lehenbailehen aske gelditzeko eskatzen du, giza eskubideen defentsan aritzea ez delako delitua. Herrira mugimenduak giza eskubideen alde egiten duen lana berretsi nahi du, eta Udal Gobernuak bere konpromisoa azaltzen du, besteak beste, Euskal Herriaren gatazkaren konponbidean eta euskal preso politikoen eskubideen defentsan lan aktiboan segitzeko. Gaur, 19:30etik aurrera Kofradiatik abiatuta mobilizazioak izango dira".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide