[Berria.info] "Oinarrizko askatasun demokratikoen urraketa larria" da Guardia Zibilak Herrira mugimenduaren aurka abiatutako operazioa, Lokarrik ohar baten bidez adierazi duenez. Elkartze eta manifestazio eskubideak urratu izana leporatu dio Poliziari.
Lokarrik nabarmendu du Herrira-k giza eskubideen errespetuaren alde egin eta baketzearen alde egin duela. "Bere mobilizazio guztiak baketsuak izan dira, eta bere jardunak aniztasuna bilatu du". Espainiako Gobernuari egotzi dio "arduragabe" jokatzea eta bakegintzan laguntzeko borondaterik ez izatea.