Hernioko erromeria, atzo
(Ane Olaizola)
Hernion atzo izan zuten azken erromeria eguna. Ohiturari jarraituz, festa giroan ospatu dituzte iraileko bost igandeak, eta atzokoan ere lagun ugari joan zen Herniora. Eguraldia lagun, Zelatunen jai giroa izan zen nagusi, erromeria eta jan-edan artean ehunka lagun elkartu ziren.