Gazte bat hil da Azkoitian izandako auto istripu batean

Nerea Uranga 2013ko irailaren 30a

Bart iluntzean 18 urteko mutil gazte bat hil da Azkoitian, Azkaraten, izandako auto istripuan. Hildakoa Abaltzisketako bizilaguna zen. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra atzo 23:00ak inguruan gertatu zen, Azkarateko mendatean. BMW markako auto batek eta Renault markako kamioi batek talka egin zuten aurrez aurre, ondorioz autoan zihoan gaztea hil egin zen. Azkarateko errepidea itxita egon da goizaldeko laurak ingurura arte. Gaztearen gorpua auto barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide