Atzo iluntzean eman zieten ongi-etorria sanmielei eskualdeko herri eta auzo askotan. Jai giroan murgilduta dagoen auzoetako bat da Zarauzko Itxasmendi eta urtero bezala haur, gazte eta helduentzat egitarau oparoa antolatu dute bertan. Gaur goiz eguerdi partean esaterako gazteenak gustura aritu dira tiro lehiaketan eta eguerdian helduek toka txapelketan parte hartu dute. Bihar iluntzera arte izango da festa Itxamendin eta auzotar eta oro har zarauztar guztiak bertara gonbidatuta daudela adierazi dute antolatzaileek.