Adinekoen zaintzan jarduten dutenentzat ikastaroa antolatu du Saiaz-ek

Nerea Uranga 2013ko irailaren 27a

Saiaz Gizarte Zerbitzuetako Udal Elkarteak (Albiztur, Beizama, Bidegoian eta Errezilgo udalek osatzen dute) etxean edota lanean adinekoen zaintzan aritzen direnentzako psikoestimulazioarekin lotutako ikastaroa antolatu du. Udal elkarteak Lahar Elkargoarekin batera abiatuko du ekimena. Psikoestimulazioarekin lotutako ariketa praktikoak landuko dituzte, Lahar Elkargoak euskaraz prestatuta duen materiala oinarri hartuta. Ikastaroko saioak urriaren 7an, 9an, 14an eta 16an izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Bidegoiango balio anitzeko gelan. Ikastaroa euskaraz izango da eta doan. Izena, Bidegoiango gizarte zerbitzuetako bulegoan, 943-681128 telefono zenbakian edota saiaz@udal.gipuzkoa.net helbidean eman daiteke. Izena emateko azkenengo eguna urriaren 3a da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide