Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/wdBHDV_eGBI
Urtero legez, Gudari Eguna dela-eta, omenaldia egin diote Jon Paredes Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi azpeitiarra. Lehenbiziko omenaldia izan da indarkeriaren biktima gisa aitortu zituztenetik. Zarauzko hilerrian, Txikiren hilobiaren inguruan bildu dira duela 38 urte fusilatu zuten zarauztarraren senitartekoak, Ahaztuak 1936-1977 elkarteko ordezkariak eta herritar andana. Askotariko ordezkari politikoak ere bertaratu dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako koordinatzailea eta aholkuaria, Txema Urkijo eta Aintzane Ezenarro; Batzar Nagusietako EAJko ordezkari Markel Olano, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendi; Zarauzko Bilduko zinegotzi Alizia Osa, Gari Berasaluze, Iñaki Eizagirre, Eider Illarramendi; Aralarreko Aser Lertxundi; PSE-EEko zinegotzi Patxi Elola; EAJko Imanol Lasa eta Maribel Albizu.
Benito Reola militar errepublikarra zenaren bilobak, Iñaki Tamayo Reolak lore eskaintza egin du Txikiren hilobian.