Balenciaga Museoak ordutegia murriztu egingo du eta diru laguntza berezia jasoko du

Getariako Hitza 2013ko irailaren 27a

Cristobal Balenciaga Museoaren aterak irekitzea horniketan 800 euro kostatzen da eguneko (Argazkia: Aiora Larrañaga/Hitza) Azken asteetan Cristonal Balenciaga Museoaren etorkizunaren inguruan zurrumurru ugari sortu dira, eta museoa Euskal Herriko nahiz Espainiako hedabideetan lerroburuen protagonista bihurtu da. Erakundeetako ordezkariak gaiarekin kezkatuta daude, eta museoaren etorkizuna hizpide izan zuen atzo Cristobal Balenciaga Museoko Patronatuak. Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Getariako Udaleko ordezkariak bildu ziren Gipuzkoako Foru Aldundian, eta fundazioko ekipo teknikoak museoaren jasangarritasunaren harira egin duen azterketaren emaitzak izan zituzten hizpide. Gaia aztertu ondoren, museoaren ordutegia egokitzea erabaki zuten patronatukideek. Aho batez onatu zuten ordutegi berria eta hiru sasoi zehaztu zituzten: baxua, erdia eta baxua. Horretaz gain, egun museoak dituen arazo ekonomikoak konpontzeko 50.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gainera,  aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin batera museoak duen 80.000-100.000 euro arteko defizita estaltzeko konpromisoa hartu zuen. Gai horren inguruan mintzatu da gaur Euskadi Irratian Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea. Uste du hartu diren neurriekin "epe laburrera, egonkortu" egin dutela museoa, eta datorren urterako hobeak direla aurreikuspenak. Ildo horretan, Muñozek nabarmendu du museoak "gehiago hazteko aukera" duela eta ezinbestekotzat jo du museoa nazioarteratzea: "Nazioartean proiekzio gehiago izan behar du".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide