Gitarra eskolak emango dituzte Zarauzko Arrano tabernan, urriaren 2tik aurrera

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 26a

Urtero bezala, gitarra ikastaroa eskainiko dute  Zarauzko Arrano tabernan. Urriaren 2an, datorren asteazkenean, hasiko dira eskolekin, 19:00etatik aurrera. Jakinarazi dutenez, ez da solfeorik jakin behar ikastaroan parte hartzeko. «Lagunarte ederrean abestu eta ondo pasatzen dugun bitartean, euskal kantak jotzen ikastea da helburua», diote antolatzaileek. Interesa dutenek bertara agertu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide