Euskadi Irratiak tokian tokiko hedabideei beren mezua zabaltzeko aukera zabaldu diete Ainhoa Etxebestek eta Jon Aizpuruak gidatutako Mezularia irratsaioan. Hala, astelehenero, arratsaldeko 18:30ean, TOKIKOMeko kide diren hedabide desberdinetako partaideak izango dira irratian.
Karkarak aurreko astelehenean egin zuen debuta eta Iñaki Iturainek eraman zuen gure ahotsa bertara. Txandaka izango gara irratian eta Karkarari datorrena azaroaren 4an tokatuko zaio.
Herriko kontuak Euskal Herriari zabaltzeko aukera paregabea inondik ere Euskadi Irratiak eskaini diguna.
Hemen entzun dezakezue aurreko astelehenean Iñaki Iturainek TOKIKOMeko kideekin izan zuen solasaldia.