Orioko Pilota Elkarteak pilota eskola martxan jarriko du urriaren 1ean. Astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak 17:00tatik 19:00tara eta haur eta gazteei dago zuzendua eskola; Aritz Lertxundi izango da irakaslea. Beste urteetan bezela, hilean 10 euroko kuota ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Entrenamendu orduetan Lertxundik edo 687079281 telefonora hots egin da Aimar Galarragak argituko dituzte gurasoek izan ditzazketen zalantzak.