Sanmieletako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 25a

Aia. Laurgain auzoa. Irailak 27, ostirala. - 21:00. Auzo afari herrikoia. Txorizoa, urdaiazpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta-menbriloa eta kafea eta kopa 25 eurotan. Izena-ematea Iturriozena tabernan. - Afalostean erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. Irailak 28, larunbata. - 16:30etik aurrera. Mus Txapelketa. Izena-ematea 16:0etan egin behar da 20 eurotan. - 23:00. Erromeria Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilarie  eskutik. Irailak 29, San Miel Eguna. - 10:00. San Miel meza Laurgainen. - Jarraian hamaiketakoa. - Ondoren, herri kirol erakustaldia egingo dute Agustin Landarbide eta konpainiarekin, harrijasotzaile eta aizkolariak. Zarautz. Itxasmendi auzoa. Irailak 27, ostirala. - 18:50.  Jaien hasiera traka eta suziriak jaurtiz. - 18:30. Txokolatea nahi duen guztiarentzat. - Ondoren. Kalejira auzoan, erraldoi, buruhandi, trikitilari eta Txantxago maskotarekin. - 23:00.  Rock jaialdia Leize eta AZ/DZ taldeekin. Irailak 28, larunbata. -11:00.  Tiro lehiaketa, karabinaz. 14 urtetik gorako herritarrentzat. - 12:00 .Toka txapelketa. - Ondoren. Poteoa auzoko tabernetan, trikitilari eta buruhandiekin. - 14:30. Herri Bazkaria karpan. Txartelak salgai Zuazo Tabernan eta Ogi Berrin. -18:00. Falkoneria erakustaldia. Zapelatzak, arranoak eta beste zenbait hegaztikin. - 20:00 -21:30. Rock dantzaldia, Lisker taldearen eskutik. - 23:00. Su artifizialak, Indamendi pirotekniaren eskutik. - 23:30etatik aurrera. Rock dantzaldia Lisker taldearen eskutik. Atsedenaldian, arrautza hautsiaren erronka. Irailak 29, igandea. -11:30-13:30. Haurrentzat jolas parkea. - 13:00. Buruhandiak eta trikitilariak auzoko kaleetan zehar ibiliko dira. - Ondoren, Patata Tortila Lehiaketa. Saria: bi lagunentzako bazkari edota afaria Kulixka jatetxean. - 16:00- 19:00. Haurrentzat jolas parkea. - 18:30. Eusko Label parrillada egingo dute. - Ondoren, Ezustekoen Kutxa zabalduko dute. - Komeni den orduan, jaiei agurra, traka eta suziriekin. Zumaia. Artadi auzoa. Irailak 27, ostirala. - 21:00. Bertso afaria Jon Maia eta Aitor Mendiluzerekin. Txartelak turismo bulegoan egongo dira salgai, 25 euroan. Irailak 28, larunbata. -16:30. Zezenak eta pottokak. - 18:00. Aizkora erakustaldiak. Aizkolariak: Joxe Felix Zubizarreta eta Ernesto Ezpeleta Bihurri. - 18:30. XII. Txinga Lehiaketa eta 18 urtez azpikoen II. Txinga Lehiaketa - Ondoren. Sagardo dastaketa eta erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin. Irailak 29, igandea. -11:00. Meza. - 12:00. Binakako pilota partida. Oraindik ez dituzte pilotariak zehaztu. - 13:00. Txakolin dastaketa. -Ondoren. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano. -16:30. Zezenak eta pottokak. - 18:00.  Artadiko XV. Trikitilari Txapelketa. Parte-hartzaileak: Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien, Josune eta Alaitz Eskudero, Beñat Ganboa etaJulene Otegi eta Julen Alonso etaEneritz Aulestia. - Ondoren. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide