Zestoako pilotazaleek babesa agertu diote Mikel Arregi 'Ertxin'-i

Nerea Uranga 2013ko irailaren 25a

Zestoako pilotazaleek Ertxini babesa azaldu diote. Datorren hilean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko tabernen auzi-ko eta Segiko kide izatea leporatutako gazteen kontrako epaiketak hasiko ditu. Epaituko dutenen artean Mikel Arregi Ertxin zestoarra dago. Arregi herriko pilota elkartean dabil. Zestoako hainbat pilotazalek taldekide eta herrikide dutenari babesa azaldu diote. Urrian hasiko diren epaiketen kontra eta Mikel Arregiri babesa azaltzeko Libre dinamika martxan da Zestoan eta urriaren 11n Zestoako pilotalekua jendez betetzeko erronka dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide