Gorka Otxoa eta Carla Hidalgo dira Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca laneko aktoreak (Argazkia: Gaupasa)
Gorka Otxoa eta Carla Hidalgo aktoreek estreinatuko dute ikasturte berriko Zumaiako antzerki denboraldia. Gaupasa etxeak ekoitzitako
Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca antzezlana taularatuko dute datorren astean, urriaren 4an, Aita Mari aretoan. Jarraian, hamabostean behineko maiztasunez gutxi gorabehera, helduentzako lan bat ikusteko aukera izango da ostiraletan, urte bukaera bitartean.
Urtero bezalaxe, azken antzerki ekoizpenak programatu dituzte udazken honetarako. Metrokoadroka Sormen Laborategiak
Poza ekarriko du agertoki gainera, eta esperientzia lazgarri bat bizi izan duen norbaiten barneko egonezina izango du abiapuntu. Hika Teatroak hitzezko tratu txarren errealitatea hausnartuko du
Hitzak lanarekin. Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu hirukoak
Hamlet klasikoaren moldaketa aurkeztuko du.Txalo Produkzioak, azkenik,
Hiru taularatuko du; amatasunari buruzko komedia eroa, hain zuzen ere.
Helduentzat ez ezik, haurrentzat ere izango da eskaintza: Glu-Glu etxearen
Hansel eta Gretel txokolatezko etxean; Kantinelas Teatroren
Urtaroetara jolastuko dugu? eta Borobil taldearen
On egin. Haurren emakizunak, ohi bezala, igandetan izango dira.
Egitaraua
Urriak 4, ostirala
- Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca. Gaupasa ekoizpen etxearen eskutik. 22:00etan, Aita Mari aretoan.
Urriak 6, igandea
- Hansel eta Gretel txokolatezko etxean. Haurrentzako antzezlana, Glu-Glu ekoizpen etxearen eskutik. 12:00etan eta 16:30ean, Aita Mari aretoan.
Urriak 18, ostirala
- Poza. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik. 22:00etan, Aita Mari aretoan.
Azaroak 15, ostirala
- Hitzak. Hika Teatroa taldearen eskutik. 22:00etan, Aita Mari aretoan.
Azaroak 17, igandea
- Urtaroetara jolastuko dugu? 6 hilabete eta 3 urte bitartekohaurrentzat, Kantinelas Teatro taldearen eskutik. 12:00etan, Aita Mari aretoan.
Azaroak 29, ostirala
- Hamlet. Artedrama, le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldeen eskutik, William Shakespeareren klasikoa. 22:00etan, Aita Mari aretoan.
Abenduak 13, ostirala
- Hiru. Komedia eroa, Txalo Produkzioak ekoizpen etxearen eskutik. 22:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.
Abenduak 22, igandea
- On egin. Haurrei zuzendutako antzezlana, Borobil Teatroaren eskutik. 17:00etan, Aita Mari aretoan.