Kantabriara irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 24a

Pagoeta elkarteak Ason bailarara (Kantabria) irteera antolatu du urriaren 12 eta 13rako. Ramales de la Victorian hartuko dute parte-hartzaileek ostatu eta inguruko bi mendi igoko dituzte. Bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte; gainontzekoek 75 euro. Ostegunean, hilaren 30ean eta urriaren 2 eta 3an eman beharko da izena, 20:00-21:00 bitartean elkartean. Urriaren 12an aterako dira, 07:00etan Agoueseneko biribilgunetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide