Hiru hamarkada eta 30 diskotik gora

Aritz Mutiozabal 2013ko irailaren 23a

Aurten 30 urte betetzen dira Juan Carlos Irizarrek Donosti romantico bere lehen lan diskografikoa argitaratu zuela. Denbora tarte luze horretan, disko ugari plazaratu du. «Ez ditut kontatu zenbat diren, baina 30 baino gehiago izango dira», onartu du musikagileak. «Garai hartan, gainera, ez zitzaidan burutik pasa ere egin horren ibilbide oparoa egingo nuenik». Musika askatasun osoz idatzi du beti, eta gustura dago bere lanek izan duten erantzunarekin. «Egia esan, jarraitzaile asko ditut». Piano-jotzailea ez ezik, Galdakaoko musika bandako zuzendaria ere bada . 22 urte daramatza ardura horretan, eta bandarako musika asko idazten duela azaldu du. «Galdakaoko auzo bakoitzarentzat pieza bat idazten ari naiz. Horretan ari naiz lanean azken hiruzpalau urtetan, eta dagoeneko hamar abesti egin ditut».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide