Gurasoentzat eskola jarri dute martxan Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 23a

Zarauzko Udaleko Prebentzio sailak guraso eskola jarri du martxan. "Guraso izatea denbora luzea irauten duen funtzioa da, eta askotan presioz beteriko uneak bizi izaten dira", azaldu dute. Hori dela eta, gurasoek arazoak partekatu, horien inguruan hezi eta hausnartzeko espazioa sortu dute. Eta horren berri emateko hainbat hitzaldi antolatu dute. Hona hemen hitzorduak: - Irailaren 26a, osteguna. 3-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, 17:30ean Zuberoa kaleko 22. zenbakian. - Irailaren 30a, astelehena. 8-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, 16:30ean Zuberoa kaleko 22. zenbakian. - Urriaren 3a, osteguna. 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, 15:00ean Gaztelekuan. Informazio zabalagoa eskuratzeko, 943-005127 telefonora dei daiteke edota prebentzioa@zarautz.org helbidera idatzi.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide