Aste honetan hasiko dira Zarauzko abesbatzak entsegatzen

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 23a

Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzen entseguak aste honetan hasiko dituzte. Zarautz Txiki abesbatzako kideak (LH 5. mailatik DBH 4. mailara) etzi egingo dute lehen entsegua, 19:00-20:00 bitartean. Ostiralean elkartuko dira Txinpirinekoak (LH 2. mailatik LH 4. mailara), ordu berean. Oraindik izena eman ez dutenak ere ager daitezke egun hauetan. Zarautz Abesbatza irailaren lehen egunetik lanean hasia da. Irailaren 8an, urtero abesten duen salbea abestu ondoren, Salbatore Mitxelenaren olerkiez osaturiko eta Oñatiko P. Madina musikariak konposatutako Arantzazu poema sinfonikoa eskuetan berriz ere hartu eta lehenbiziko aldiz eskainiko dute azaroaren 15ean Zarauzko kiroldegian. Azaroaren 30ean, larunbata, Arantzazuko Santutegian emango dute ikuskizun bera. Honakoek hartuko dute parte ikuskizun horretan: Zarautz Abesbatzak, Zarauzko Musika Bandak, Zarauzko Gabota dantza eskolako ikasleek eta talde gonbidatuak, Oñati abesbatzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide