Zarauzko Iñurritza elkarteak 2014ko sanpelaiotako danborradan hartuko du parte

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 23a

Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak "alaitasun handiz" jakinarazi du 2014ko sanpelaiotako danborradan hartuko duela parte, Zarauzko Udalarekin hitzarmen batera iritsi ondoren. Ildo horretatik, aurrez prestatzea komeni dela nabarmendu dute elkartekideek. Hala, danborradan parte hartu nahi duten bazkideei izena emateko eskatu diete. Urriaren 1etik 9ra egin ahalko da hori, elkartearen egoitzan bertan, 17:30-19:30 bitartean. Taldea izena ematen duten lehenbiziko 35 lagunek osatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide