Gipuzkoak DYAk Sorosle eta Lehen Sorosle ikastaroa emango du Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 23a

Gipuzkoako DYAk  Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa eskainiko du urriaren 7tik aurrera. Hiru aste iraungo du, urriaren 28ra arte. Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, 19:00-21:00 bitartean, DYAko ordezkaritzan (Iturribide, 12-14). Egunerokotasunean sor daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun ikasiko dute bertaratzen direnek: bihotz eta birika susperketa, zaurien, hausduren eta erreduren zainketa, besteak beste. Jakinarazi dutenez, ez da ezinbestekoa izango aurrez horren inguruko ezagupenik izatea: "Ezagupen arruntak dira baina asko lagun dezakete. Oso modu eroso eta atseginean eskainiko dituzte eskolak", nabarmendu dute Gipuzkoako DYAtik. Ezagupena osoa izan dadin, eskola teoriko zein praktikoak uztartuko dituzte. EHUrako bi kreditu lortzeaz gain, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYAko sorosle titulua eskuratuko du. Ikasle kopurua mugatua denez, antolatzaileek lehenbailehen izena ematea gomendatzen dute. Horretarako, edota informazio gehiago eskuratzeko, 943-464622 telefonora deitu dezakete interesa dutenek. Telefono zenbaki horretara deituta eskuratu daiteke, halaber, ikastaroaren informazio osoa. 100 euro (ikastaroko txostena barne) kostako du ikastaroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide