"Makatza" eta haren zuzendaritza batzordeari omenaldia egin zieten irailaren 21ean

Karkara.eus 2013ko irailaren 23a

Orain presidentea den Arkaitz Agirrek aginte makila eman zion opari aurrekoari, Jesus Antonio Makazagari

Omenaldi xumea baina esanahi handikoa jaso zuten aurreko larunbatean 2013ko denboraldia bukatu arte hainbat urtez zuzendaritza batzordeko kide iz...

Orain presidentea den Arkaitz Agirrek aginte makila eman zion opari aurrekoari, Jesus Antonio Makazagari

Omenaldi xumea baina esanahi handikoa jaso zuten aurreko larunbatean 2013ko denboraldia bukatu arte hainbat urtez zuzendaritza batzordeko kide izan direnek.

Orioko Futbol Taldeak eta Amaikak Bat Debako taldeak elkarren aurka jokatu zuten partidaren aurretik, bi taldeek eta Orioko Futbol taldeko beste talde batzuetako ordezkariek pasabidea egin zieten Jesus Antoni Makazaga Makatzari eta berarekin hainbat urtetan zuzendaritza batzordeko kide izan direnei.

Pasabidearen bukaeran Arkaitz Agirre zegoen, gaur egun Orioko Futbol Taldeko lehendakaria dena. Hark eman zion oroigarri bezala aginte makila Makazagari, eta klubeko hainbat jokalarik txapela bana jarri zien zuzendaritza batzordeko lanetan urte askotan lanean jardun duten ordezkariei.

Omenaldi txiki horren atzetik denboraldiko lehen partida ofiziala jokatu zuten Erregional Preferente mailako gizonezkoek, eta emaitza ez zen batere ona izan: 0-2.

Martxan jarri dira, beraz, denboraldi berriko lehiaketak Orioko futbolarientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide