Lore eskaintza egingo dute Ahaztuak taldekoek eta senitartekoek Txikiren hilobian, Zarautzen, ostiralean. Amaia Ventas
Ostiralean 38 urte beteko dira, besteak beste, ETAko Angel Otaegi azpeitiarra eta Jon Paredes
Txiki zarauztarra hil zituztela. Azkenetan zegoen diktadore Francisco Francok agindu zituen exekuzioak eta Gerrako Batzordeak onartu zituen 1975eko irailaren 26an; biharamunean, irailak 27, tiroz hil zituzten,
Txiki Bartzelonako Cerdanyola del Valles herrian eta Otaegi Burgosko espetxean.
Urtero bezala, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu Otaegi, Txiki eta Francoren diktadurako biktima guztiak gogoan hartzeko. Irailaren 27an, Gudari Egunean,Txikiren hilobian lore eskaintza egingo dute, Txikiren senitartekoekin batera. Eguerdian hasiko dute ekitaldia, Zarauzko hilerrian.