Bertsolari Txapelketa Nagusia: Jon Maiak azaroaren 16an abestuko du, Oiartzunen

Baleike 2013ko irailaren 23a

Aurkeztu dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta berehala hasiko dira kanporaketa saioak, irailaren 29an. Argibide guztiak helbide honetan aurkituko dituzue. Jon Maia, aurreko txapelketan finalera iritsi zenez, zuzenean finalaurrekoen fa...

Aurkeztu dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta berehala hasiko dira kanporaketa saioak, irailaren 29an. Argibide guztiak helbide honetan aurkituko dituzue. Jon Maia, aurreko txapelketan finalera iritsi zenez, zuzenean finalaurrekoen fasean hasiko da. Oiartzunen arituko da, azaroaren 16an, hain zuzen.Abenduaren 15ean izango da finala, ohi bezala, Barakaldoko BECen. Jada jarri dituzte harako sarrerak ere salgai, eta autobuserako eta bazkaltzeko txartelak ere badaude; Zumaian Turismo bulegoan eskuratu daitezke. Bazkideek eta 16 urtetik beherakoek prezio berezian dauzkate sarrerak, baina sarrerak saioetan bertan edo Internet bidez bakarrik lortu ahal izango dituzte.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide