Jendetza bildu da Txakolin Topaketan

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 22a

Jendetza bildu zen atzo Zarautzen, Txakolin Topaketan. Amaia Ventas Eguraldia medio, aurten mahats bilketa atzeratu egin dute hilabete. Horrek ez du eragin, ordea, festan. Mahatsik gabeko Txakolin Topaketa egin zuten atzo Zarautzen. Mahatsik ez, baina txakolina barra-barra izan zen. Eta jendetza bildu zen 26 txakolindegitan ekoitzitako ardoa dastatzera. Jana eta edana, bertsoak, trikitilari eta txistulariak... Ez zen ezer falta izan. Horrez gain, txakolinarekin maridajeak egin zituzten Merkatu plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide