Atzo, ostirala, hasi eta bihar, igandea, bitartean Azoka Herritik egiten ari da Azpeitian. Alde Zaharreko kaleak eta herriko plaza ekitaldiz eta postuz beteta dago. Jende asko dabil bertan, ikusten eta parte hartzeko aukera eskaintzen duten ekitaldietan parte hartzen. Baserriko produktuak, animalien erakusketa, merkatarien stock azoka, kultur azoka, ttuntturroak, musika banda, bigarren eskuko azoka eta bidezko merkataritza azoka... denetik aurkitu daiteke gaur. Bihar, artisauen txanda izango da.
Uztarria.com jarraipen zuzena egiten ari da.