Oinezkoentzat izango da hemendik aurrera Abeslari kaleko zati bat

Karkara.eus 2013ko irailaren 20a

Arrantzale kalea eta kiroldegia lotzen dituen tarteak oinezkoentzako izaera izango du hemendik aurrera

Egun hauetan Orioko Udaleko brigada Abeslari kalean ari da lanean, orain arte bertan zeuden aparkalekuak piboteak jarrita ezeztatzen.

Gauzak horrela, Abeslari kalearen zati bati, Arrantzale kaletik kiroldegira doanari, oinezkoentzako izaera eman dio Udalak. Hala, Arantzazuko Andra Mari auzunera doazenek soilik gidatu ahal izango dute tarte horretan hemendik aurrera

Horrez Arrantzale kalea eta Eusko Gudari kalea lotzen dituen tuneleko –Gaboneko tuneleko– txukuntze lanak izan dira.  Oraindik pintatzea falta bada ere, bi helbururekin egin dituzte hobekuntza horiek: argiztapena hobetzea eta irisgarritasuna hobetzea.

Merkatariekin elkarlanean egin duten lana izan da, eta haiek aukeratu dute tunelean jarri den lurra hori izatea. Horrez gainera, argiteriak hiru programa izango dituela jakinarazi digute Udaleko bulego teknikoan: egunekoa, iluntzekoa eta gauekoa. Iluntzean izango dira argi guztiak piztuta eta gainontzekoetan energia aurrezteko programak erabiliko dira. 

Lehendabiziko tuneleko lanak ia bukatuta, azaroan ekingo diote bigarren tunela txukuntzeari. Lanak Murgil eraikuntzak enpresak egin ditu eta bi tunelak txukuntzea 66.454 euro kostatuko da. Eusko Jaurlaritzako merkataritza sailak diruz lagundu ditu lan horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide