Aitor Mendiluze (irudian) arituko da jaialdian, Peñagarikano, Martin eta Irazurekin batera.(Hitza)[/caption] Aizarnazabalgo Adiskide Elkarteak antolatuta, bertso jaialdia egingo dute bihar, San Migel jaietako Euskal Jai Egunaren barruan. Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira kantuan, Joseba Etxeberria gai-jartzailearen gidaritzapean. 22:30ean izango da saioa, eta azken hiru urteetan bezala, elizan egingo dute jaialdia: "Tenperatura egokiagoa du, oholtza muntatu beharrik ez dago, eserlekuak bertan daude, eta soinua hobeagoa du. Pilotalekuarekin alderatuz, gusturago daude bertso elkartekoak", adierazi dute. Elkarteak urte asko darama jaialdia antolatzen, eta esan dutenez, azken urtetako aldaketek "mesedegarri" izan dira.