Zestoako Udal Kiroldegian ikasturte berrirako eskaintza antolatu dute

Nerea Uranga 2013ko irailaren 20a

Zestoako kiroldegian eman behar da ikastaroetarako izena. Zestoako Udal Kiroldegiak ikasturte berrirako ikastaroen zerrenda prestatu du. Besteak beste, kiroldegian bertan, mantentze gimnasia, erretiratuentzako gimnasia, Hipopresiboa, GAP, Pilates, Fit integrala, Strechting edo luzaketak, Cycling eta Zumba ikastaroak emango dituzte. Horrez gainera, Arroa Goian, Arroa Behean eta Aizarnan ere kiroletako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da: Arroa Goian, mantentze gimnasia, Fit integrala eta Balance egiteko aukera eskaini dute; Arroa Behean mantentze gimnasia eta Fit integrala; eta, Aizarnan, mantentze gimnasia eta Fit integrala. Izena eman edota ordutegien eta prezioen gaineko informazioa jasotzeko Zestoako kiroldegira deitu behar da, hau da, 943 147942 telefono zenbakira. Bestela, zestoakokiroldegia@euskalnet.net helbidera ere zuzendu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide