Urrian hasiko dute haurrentzako arkitektura tailerra

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 20a

http://vimeo.com/74304779 Aurten ere haurrentzako arkitektura tailerra eskainiko dute Ebro Etxean. Haurrek pertzepzio espaziala eta sormena garatzea izango du helburu. Jakinarazi dutenez, bi talde osatuko dituzte eta astean behin elkartuko dira irakasleekin, asteartetan batzuekin eta besteekin ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. Eskolekin urrian hasiko badira ere, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Izena eman edota informazio gehiago eskuratu nahi dutenek artezaleak@telefonica.net zein hondarrezkogaztelua@gmail.com helbideetara idatzi edota 943-835568 telefonora dei dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide