Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Askotariko plaza dantzak ikasteko aukera izango da Zarautzen, Larrain dantza, Axuri beltza, Mutxikoak, besteak beste. Goizane Arregik emango ditu eskolak. Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Interesa dutenek Ebro Etxean jo beharko dute horretarako, aurten bertan eskainiko baitu ikastaroa Arregik. Hilaren bukaera arte izango da matrikulatzeko aukera.