Kintoko bazkaria egingo dute urriaren 5ean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 20a

1968. urtean jaio eta Salbatore Mitxelena ikastolan ikasitako herritarrek bazkaria egingo dute urriaren 5ean. Bertaratu nahi dutenek Bizkaia kaleko okindegira jo beharko dute izena ematera. 10 euro ordaindu beharko dira. Hilaren 25ean amaituko da horretarako epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide