Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri dute martxan berriro. Urriaren 4ra arte eman daiteke izena.Urola Kostako Mintzalagun Programak 5 urte bete ditu. 2009an hasi ginen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartu eta asteroko hitzorduak egiten, euskaraz aritzeko.
Iaz, Urola Kostan 20 talde elkartu ziren astero, euskaraz aritzeko (taldeak 2-5 pertsonakoak dira), guztira 67 pertsona. Aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi da. Hortaz, helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.
-Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi… Eman izena!
-Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu…eman izena!
Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dute (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia). Horrekin batera, irteera ere egiten dute udaberri aldera eta eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak zozketatzen dituzte mintzalagunen artean (antzerki, kontzertu…). Horrez gain, EHUko kredituak ere eskura daitezke.
Izen-ematea: noiz eta non
Izena emateko epea urriaren 4ra arte izango da.
Izena emateko 3 bide daude
-Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
-Telefonoz: 943 13 01 75
Emailez: urolakosta@aek.org