Zarauzko kontzertuaren bezperatan –irailaren 21ean, larunbatarekin, gaueko 22:00etan, Aritzabatalde kiroldegian–, Benito Lertxundiri buruzko saioa emititu zuen ETBk aurreko asteazkenean, irailaren 18an. Bertan Lertxundik berak kontatutako bizipenak eta haren inguruan ibilitakoenak kontatu zituzten. Baita aspaldiko kontzertuetako irudiak eman ere.
Saioan Benito Lertxundirenaz gainera, Zarama talde santurtziarraren historia kontatu zuen Zuhaitz Gurrutxagak. Programa ikusteko, behean duzue aukera.