Bertso egunean lehenengoz plazaratu zirenetik, harrera bikaina izan du Bi bala taldeak –tartean dago Iñaki Gurrutxaga oriotarra–. Donostian, Alegian, Bergaran, Oiartzunen, Orion… hainbat tokitan egin dituzte emanaldiak. Bertsoa, musika, ostiak eta muxuak eskaintzen dituzte beren Facebookek orrialdean dioten bezala.
Orain, ordea, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioko futbol partidetarako sintonia egin izanagatik dira albiste. Hemendik aurrera haien abestia entzungo da, beraz, futboleko kontakizunetan euskarazko irrati publikoan.
Hemen deskargatu dezakezue abestia.